Iñaki Arrillaga: "Ez zara inoiz bakarrik joango; hori da ilustrazio honen mezu nagusia"

Iñigo Gaiton 2021ko uzt. 18a, 11:00

Iñaki Arrillagak azalpenak eman ditu uztaileko KARKARArekin banatu zen ilustrazioaren gainean. Uztailean, irudi berarekin egindako bost lamina zozkatuko dira, marko eta guzti, bazkideen artean. Hilaren 23ra arte dago zabalik zozketan izena emateko epea.

Uztaileko aldizkariarekin batera, Iñaki Arrillagak eginiko ilustrazioa banatu zuen KARKARAk Orioko estropalariei animoak emateko eta babesa adierazteko helburuarekin. Horrez gain, uztailean irudi berarekin egindako bost lamina zozkatuko ditu, marko eta guzti, bazkideen artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek uztailaren 23ra arte izango dute epea zabalik, eta horretarako bi modu ahalbidetu ditu KARKARAk; batetik, honako lotura honetan izena eman dezakete bazkideek, (bazkide zenbakia eremuan jarri behar da xxx) edo bestetik, karkara@karkara.eus posta elektronikora mezua bidali dezakete, datu pertsonalak zehaztuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!