Hamargarren izan da Zumaian Orio B trainerua

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 17a, 15:12
Orio B trainerua Zumaian. (Jose A. Rodriguez)

Bere txandan azkena izan da Orio, eta gaurkoaren ondoren, ligako sailkapen orokorrean bederatzigarrena da. Bihar jokatuko dute hurrengo estropada, etxean.

Zumaiako 36. Ikurrina izan dute jokoan gaur goizean KAE 1 mailako arraunlariek; tartean, Orioko B traineruak. 20:59, 32ko denborarekin, hamargarren geratu dira oriotarrak gaurko estropadan, eta bederatzigarren dira ligako sailkapen orokorrean. Getariak eraman du gaurkoan ere bandera etxera (denboraldi honetan irabazten duen hirugarrena da), eta une honetan liderra da Esperantza ontzia ligako sailkapen orokorrean. 

Hemen daude ikusgai gaurko denborak:

SAILKAPENA

Getaria 20:07,28
San Pedro 20:07,64
Pedreña 20:29,30
Arkote 20:36,91
San Juan 20:38,35
Kaiku 20:42,45
Delteco Zumaia 20:51,29
Camargo 20:54,50
Castro 20:55,92
Orio Orialki 20:59,32
Astillero 21:39,76

Gaur egindakoa hobetzeko abagunea edukiko du bihar Orio-Orialkik etxean, 11:30etik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!