Hondarribia aise gailendu da Bilboko erlojupekoan

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 31a, 19:59

Laugarren helmugaratu da Orio, eta gutxigatik hartu dio aurre Santurtzik. Bihar azken horren herrian jokatuko dute Eusko Label ligako hamargarren jardunaldia.

Ohorezko txandan lehiatu da gaur Orio Eusko Label ligako erlojuaren kontrako estropadan, Bilbon. Txanda horretan aurrenak atera dira, eta 19:34 denbora eginda, gutxigatik ez diote aurre hartu Santurtziri. Dena den, lanak bizkorrago amaitu dituzte Hondarribiak, Zierbenak eta Santurtzik, eta laugarren egin du Orio-Orialkik.

Hondarribia izan da azkarrena estropada dotorea eginda, 19:21 denborarekin. Zazpi segundora helmugaratu da Zierbena, ia hamabira Santurtzi, eta hamahirura, berriz, Orio.

Kontuak kontu, Santurtzik jarraitzen du lider sailkapen orokorrean, Hondarribiari lau puntuko aldea aterata. Oriok laugarren jarraitzen du sailkapenean, 77 punturekin. Bihar Santurtziren etxean jokatuko da ligako hamargarren jardunaldia, 12:13an hasita.

SAILKAPEN OROKORRA

1 SANTURTZI 94
2 GO FIT HONDARRIBIA 90
3 ZIERBENA 83
4 ORIO ORIALKI 77
5 DONOSTIARRA AMENABAR 74
6 BERMEO URDAIBAI AVIA 69
7 CR CABO DA CRUZ 52
8 ONDARROA CIKAUTXO 50
9 ARES 39
10 LEKITTARRA ELECNOR 39
11 SD TIRAN PEREIRA 30
12 ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!