Lehia estua izan dute gaurko estropadan Oriok eta Urdaibaik

Onintza Lete Arrieta 2021ko abu. 1a, 14:24
Bilboko erlojupekoan lanean atzo (Argazkia: Aitor Arrizabalaga)

Ehuneneko batzuen aldeagatik hartu dio aurre Orio-Orialkik Bizkaiko traineruari Santurtzin jokatu den estropadan. Laugarren egin du Oriok, eta erakustaldia eman du gaurkoan etxeko traineruak, Santurtzik, 11 segundoko aldearekin irabazita Hondarribiari.

Atzo Hondarribiak eman bazuen erakustaldia Bilbon erlojuaren aurkakoan, gaur Santurtzik gauza bera egin du etxean jokatutako estropadan. 11 segundoko aldea atera dio bigarren eta hirugarren egin duten Hondarribia eta Donostiarrari, eta hamaseikoa, laugarren izan den Oriori.

Ozta-ozta eutsi dio Oriok laugarren postu horri, ehuneneko batzuen aldea egon baita Urdaibairen eta bien artean. Ez dute zuzeneko lehia eduki, bigarren txandan lehiatu dira bizkaitarrak, eta ohorezkoan, berriz, Orio-Orialki.

Hamar estropada falta dira oraindik liga amaitzeko, baina asteburu honetan bai Santurtzik, bai Hondarribiak, erakutsi dute indartsu daudela, eta sailkapen orokorrean ere pauso bat gehiago eman dute.

Orio laugarren da 86 punturekin, eta gertu ditu goian Zierbena nahiz behean Donostiarra, biak bi puntutara.

Sailkapen orokorra

1 SANTURTZI 106
2 GO FIT HONDARRIBIA 101
3 ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA 88
4 ORIO ORIALKI 86
5 DONOSTIARRA AMENABAR 84
6 BERMEO URDAIBAI AVIA 77
7 ONDARROA CIKAUTXO 56
8 CR CABO DA CRUZ 56
9 ARES 46
10 LEKITTARRA ELECNOR 43
11 SD TIRAN PEREIRA 33
12 ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN 26

Gaurko sailkapena

1 SANTURTZI 19:32,72  
2 GO FIT HONDARRIBIA 19:43,96  
3 DONOSTIARRA AMENABAR 19:44,52  
4 ORIO ORIALKI 19:49,36  
5 BERMEO URDAIBAI 19:49,84  
6 ARES 19:57,76  
7 ONDARROA CIKAUTXO 20:01,40  
8 ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA 20:03,34  
9 CABO DA CRUZ 20:05,48  
10 TIRAN PEREIRA 20:18,06  
11 ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN 20:24,24  
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!