Oraindik ez al duzu porran parte hartu?

Karkara 2021ko abu. 4a, 16:30

Zenbatgarren amaituko dituzte beren ligak Orioko taldeek? Horixe da galdera. Laister amaituko da parte hartzeko aukera, abuztuaren 8an, baina oraindik denboraz zabiltza. Irabazleek otorduak eta surf modako arropa jasoko dituzte ordainetan. Animatu!

Sari ederrak daude jokoan bi porretako irabazleentzat: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian + Koolore surf modako arropak. 

Porretan parte hartzeko aukera abuztuaren 8an amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

HEMEN PARTE HARTU PORRAN

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zarauztarrena eta getariarrena egiteko, ZARAUZKOHITZA.EUSera sartu. Zumaiarrena egiteko, sartu BALEIKE.EUSera. Zorte on!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!