Zortzi emanaldi gehiago eskainiko ditu Gure Zirkuak irailean

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 16a, 12:13

Irailaren 2tik 11ra bitartean eskainiko dituzte zortzi saioak, eta sarrerak eros daitezke gurezirkua.eus atarian.

Abuztuan eskainiko dituenez gain, irailean beste zortzi emanaldi eskainiko dituela iragarri du Gure Zirkuak. Irailaren 2tik 11ra izango dira saioak, eta azaldu dutenez, horiek izango dira Orion eskainiko dituzten azken emanaldiak. Sarrerak salgai daude dagoeneko gurezirkua.eus atarian.

Ondorengo egunetan ikusi ahalko da ikuskizuna:

  • Irailak 2, osteguna, 19:30ean.
  • Irailak 3, ostirala, 19:30ean.
  • Irailak 4, larunbata, 19:30ean.
  • Irailak 5, igandea, 12:00etan eta 19:30ean.
  • Irailak 10, ostirala, 19:30ean.
  • Irailak 11, larunbata, 12:00etan eta 19:30ean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!