Bilbon eta Plentzian izango ditu estropadak Orio B-k

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 21a, 11:00

KAE-1 ligako azken probak izango ditu gizonezkoen bigarren ontziak asteburu honetan.

Plentziako XXXII. Ikurrina jokatuko da gaur arratsaldean. KAE-1 ligarako puntuagarria den estropada 16:00etan hasiko da, eta itsaso zabalean jokatuko da. Egun bat geroago, bihar, Villa de Bilbao estropada jokatuko da Ibaizabalen, 16:45etik aurrera. Erlojuaren aurka arituko dira traineruak estropada honetan, lau luzetara hiru ziabogarekin. 

Orioko gizonezkoen bigarren txaluparentzat denboraldiko azken estropadak izango dira bi hauek, hurrengo asteburuan play-offeko estropadak jokatuko direlako. Bi horien faltan, bederatzigarrena da Orio B sailkapen orokorrean, 5,00 punturekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!