Oraindik badira Gure Zirkuaren azken emanaldietarako sarrera batzuk

Dorleta Agiriano Lai 2021ko abu. 31a, 10:30
(Gure Zirkua)

Irailean zortzi saio eskainiko ditu Gure Zirkuak, eta ohartarazi duenez, "azken-azken sarrerak baino ez dira geratzen". Gure Zirkuko kideek laster utziko dute atzean Orio, eta hurrengo geralekua zein izango den jakinaraziko dute aurki.

Orioko egonaldiaren azken txanpan sartu da gure zirkua. Irailaren 2tik 11ra bitartean izango dira aurtengo azken zortzi saioak, eta zirkuko kideek azaldu dute oraindik geratzen direla saio horietarako hainbat sarrera. Internet bidez eskura daitezke tiketak, gurezirkua.eus atarian.

Mendibeltz ondoko zelaiaren ondoan jarraitzen du Gure Zirkuak, baina mugitu egingo da iraileko zortzi saio horien ostean. Laster jakinaraziko du, beraz, zein izango den zirkuaren hurrengo helmuga.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!