Uretaratu da Orioko emakumeen trainerua

Karkara 2021ko ira. 12a, 09:21

Orioko emakumeen trainerua Donostiako badian da dagoeneko. Kontzentratuta egon ondoren, eta behin lehorreko berotze lanak amaituta, trainerua uretaratu dute.

Goizeko 10:00etan hasiko da Kontxako Estropadako bigarren jardunaldia, eta bigarren txandan arituko da Orio. Donostia Arraun Lagunak izango du aurkaria bandera irabazteko lehian. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!