Herri baratzeen onuradunek ikastaroa jaso dute goizean

Mireia Galarza Bastida 2021ko ira. 25a, 16:00

Uztailean argitaratu zuen udalak baratzeez gozatzeko aukera izango zuten herritarren behin betiko zerrenda, eta gaur jaso dute barezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa.

Eguraldia lagun, goizean jaso dute herri baratzeen onuradunek gaiari buruzko ikastaroa. Hain zuzen ere, barezaintza ekologikoari buruzko oinarriak ezagutu dituzte.

Uztailean argitaratu zuen udalak baratzeez gozatzeko aukera izango zuten herritarren behin betiko zerrenda, eta ikastaroa jasota, dagoeneko hasi dira lanean partzela egokitu zaien herritarrak.

Gaurkoa ikastaroa euskaraz izan da, baina datozen egunetan egingo dute ikastaroa elebitan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!