Marisa Arruabarrenak 'Osaba Joxeren sotoko kutxan' liburua aurkeztuko du ostiralean

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 18a, 11:33

Kultur Etxeko areto nagusian izango da ekitaldia, 18:00etan hasita. Idazle oriotarrak alboan izango ditu Joseba Aurkenerena eta Ainara Maia idazleak.

Marisa Arruabarrenak Osaba Joxeren sotoko kutxan eleberria herrikideei aurkeztuko die ostiral arratsaldean. Kultur Etxean izango da ekitaldia, 18:00etan hasita, eta idazle oriotarrak alboan izango ditu Joseba Aurkenerena eta Ainara Maia idazleak.

Miren da Osaba Joxeren sotoko kutxan eleberriko protagonista, neska oriotar bat, eta honela dio liburuaren sinopsiak: "Orioko udalak moila eraberritzeko lanekin hasi nahi duela eta Mirenen familiak moila gainean duen sotoa langileen lanerako lanabesak gordetzeko erabili nahi du.  Familiarentzat aitzakia ezin hobea izango da aurrekoek gordetako gauzetan ordena ipintzeko eta balio ez duen guztia zakarretara ateratzeko. Sotoa txukuntzen hasi direnean, traste zaharren artean egurrezko aintzinako kutxa eder bat topatu du Mirenek. Kontu handiz zabaldu ondoren paperez beteta dagoela ikusi du. Dirudienez amatxi Jonek bere irakasle garaian egin eta jasotakoak dira. Bere familiaren historia ezagutzeko aukera izango duela otu zaio Mireni".

Lehen eleberria du oriotarrak, baina ez da kalean duen lehen lana. Duela urtebete Ezkutuan dagoena poema bilduma kaleratu zuen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!