Agortu dira Izaroren kontzerturako sarrerak

Karkara 2021ko urr. 19a, 08:53

Atzo arratsaldean saldu ziren azken sarrerak Kultur Etxean. Izarok hilaren 24an emango du kontzertua Karela kiroldegian.

Joan den ostiralean, urriaren 15ean, jarri zituzten salgai Izaroren kontzerturako sarrerak Kultur Etxean, eta atzo, astelehena, iluntzean agortu ziren.

Abeslari bizkaitarrak urriaren 24an, igandearekin emango du kontzertua, 19:00etan hasita, Karela kiroldegian. Orioko Udalak udazkenerako prestatu duen kultur agendako emanaldia izango da Izarorena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!