Ostegunera arte luzatu dute Txakur Gorria kolektiboak emango duen literatura ikastarorako izen-ematea

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 2a, 16:00

Hilaren 6an hasita, azaroko lau larunbatetan izango da Lau eskutara ikastaroa, Salatxo aretoan, 10:00etatik 13:00etara. Izena eman nahi dutenek 943-89 08 08 telefonora deitu beharko dute, edo jorella@urolakosta.eus nahiz harrera@urolakosta.eus helbidera idatzi.

Ostegunera arte egongo da aukera Txakur Gorriak kolektiboak emango duen Lau eskutara literatura ikastaroan izena emateko. Urola Kostako Udal Elkarteko euskara zerbitzuak eta bost herrietako udalek elkarlanean antolatu dute tailerra, eta azaroko lau asteburutan izango da, Salatxo aretoan, 10:00etatik 13:00etara. 

Ideia huts batetik abiatuta, proiektu bat gauzatzera arteko prozesua modu kolektiboan elkarrekin egiten duten lau emakumek osatzen dute Txakur Gorria, eta jarduteko modu hori ardatz hartuta landuko dute ikastaroa. Sormena lantzeko, lau heldulekuetatik abiatuta garatuko da ikastaroa, hau da, hitzei, irudiei, gauza txikiei eta kolektibotasunari tiraka arituko dira parte hartzaileak.

Izena emateko 943-89 08 08 telefonora deitu edo jorella@urolakosta.eus nahiz harrera@urolakosta.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!