Zaharren Babeslekua itxita egongo da abenduaren 1era arte

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 3a, 10:38

Udalak eskerrak eman dizkie azken 11 urteotan babeslekuaren ardura izan duten Mertxe eta Juanjo Curiel anai-arrebei eta haien ama Antonita Olideni.

Abian da Zaharren Babeslekuaren kudeatzaile berria hautatzeko prozesua, eta bitartean, taberna itxita egongo dela jakinarazi du udalak. "Azken hamarkadan taberna zabalik egon da ia egunero, eta ondorioz, konponketa txikiak baino ez zaizkio egin lokalari. Horregatik, kudeatzaile berria hautatu bitartean, taberna itxita egongo da beharrezko gestioak, txukunketak eta obrak egiteko". Dena ondo bidean, abenduaren 1ean zabalduko dute berriz.

Udalak eskerrak eman dizkie azken 11 urteotan babeslekuaren ardura izan duten Mertxe eta Juanjo Curiel anai-arrebei eta haien ama Antonita Olideni. "Herriko aiton-amonak mimoz eta igurtziz goxatu dituzte urte hauetan guztietan, eta zailtasunen aurrean, tratu ezin hobea eskaini diete bezero guztiei. Bidelagun paregabeak izan dira, eta beti izango dituzte Orioko Udaleko ateak irekita. Eskerrik asko, bihotzez".

Babeslekuaren gidaritza izan dutenek ere eskerrak eman dizkiete herritarrei eta udalari, KARKARAra bidalitako gutun baten bidez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!