I. Imanol Ibarguren Memoriala eta Kamel Ziani krosa bertan behera geratu dira

Karkara 2021ko abe. 2a, 15:34

Aste honetan jakin denez, udalak bertan behera laga du festa programa. Egitarau horren barruan sartuta zeuden bi kirol probak, eta oraingoz, atzeratzea erabaki dute.

Abenduaren 6an, San Nikolas egunean, jokatzekoak ziren Kamel Ziani krosa eta I. Imanol Ibarguren Memoriala pilota txapelketaren finalak. Jakin denez, bi kirol probak bertan behera laga dituzte, udalak festak ez egiteko erabakia hartu izanaren ondorioz.

Udalak adierazi duenez, festa egitarauan jasotako zenbait jarduera gauzatuko dira, baina beste data batzuetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!