Aske Festetako biharko eta etziko egitarauaren berri eman dute

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 5a, 23:36
Rodeok gaztetxean emandako kontzertu bat.

Bihar, astelehena, herri bazkaria egingo dute gaztetxean, reggae musikak girotuko bazkalostea, eta iluntzean, Lukiek, Rodeo eta Gozo Gozo taldeen kontzertuak izango dira. Etzirako, berriz, Dj Gaua antolatu dute.

Oriyoko Aske Festak egin egingo dituztela erabaki orduko, biharko eta etziko behin betiko egitarauaren berri eman dute Etxeluze gaztetxeko kideek. Aurrez iragarri zuten egitarauari moldaketa batzuk egin behar izan dizkiote, eta aipagarriena da ekitaldi guzti-guztiak gaztetxean bertan izango direla.

Honela gelditzen da egitaraua:

  • Bihar, astelehena, abenduak 6
    -14:30ean, herri bazkaria: babarrunak, azak, patata brabak, postrea, kafea eta kopa. Heldueena hamabost euro izango da, eta umeena, bost. Sarrerak Kutixin daude eskuragai, eta etxetik edalontzi berrerabilgarria eramateko eskatu dute.
    -Jarraian, NAN arrotzen jaurtiketa.
    -18:00etatik aurrera, musika: Bassque Reggae Kultur elkarteko kideek jarriko dute.
    -22:30etan hasita, kontzertuak: Lukiek eta Rodeo taldeek joko dute. Oharra: edukiera mugatuta egongo da.
  • Etzi, asteartea, abenduak 7
    -20:00etan hasita, Dj Gaua: A_Mtz, Annimoon, M&xko, Elektropeña eta Xanta ariko dira musika jartzen. Oharra: edukiera mugatuta egongo da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!