Julen Alonsoren 'Eskuetan bihotza' kantu bilduma, Interneten entzungai

Karkara 2022ko urt. 30a, 13:00

Zortzi abestiz osatutako bilduma kaleratu berri du orain gutxi Alonsok: Eskuetan bihotza. Musikariaren azken lana Youtuben ere entzun ahal izango da aurrerantzean. 

Abenduan kaleratu zuen Julen Alonso musikari oriotarrak 'Eskuetan bihotza' bere bigarren diskoa. Musikalki aurrekoaren esentzia berari eutsi dio, eta beste zenbait musikari izan ditu bidelagun: Eneritz Aulestiaren ahotsa eta Iker Telleria, Joanes Ederra, Ander Ederra, Xabier Zeberio eta Markel Zeberio musikariak, besteak beste. 

Aurrerantzean Youtuben entzun ahal izango da musikari oriotarraren azken kantu bilduma. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!