Arrantzaleak atera dira berdeletara

Iñigo Gaiton 2022ko ots. 28a, 17:08
Orioko bapore bat gaur, moilatik ateratzen. Argazkia: Joxemari Olasagasti.

Lehorrean hilabeteak egin eta gero, herriko baporeak gaur artera dira berdeletara, egunean zehar. Arrantzaleak atzera eta aurrera ibili dira moilan, azken prestaketak egiten, eta horiek bukatutakoan, eguraldi ederrarekin jo dute itsasora, urteko lehen arrantzak egitera. Berdelaren kuota 8.500 tonan dute aurten euskal arrantzaleek.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!