Askapenak jendaurrean aurkeztu ditu aurtengo brigadak

Maria Maya Manterola 2022ko mar. 27a, 16:00

Etxeluze gaztetxean izan zen aurkezpena atzo, larunbatarekin. Bide batez, 'Donbass: gerra Europaren bihotzean' dokumentalaren emanaldia izan zen ikus-entzunezkoaren egile Ibai Trebiñorekin batera. 

Osasun egoerak eta ezarritako neurriek baldintzatutako bi urteren ondoren, bueltan dira berriz ere Askapenaren brigadak. Atzo aurkeztu zituzten jendaurrean, Orioko Etxeluze gaztetxean. Bertaratutakoei jakinarazi zieten Europan kokatuko dituztela brigada gehienak, gertu sentitzeaz gain, "komunean lana egiteko aukerak sortzen direlako".

Euskal Herriko borrokalariak brigadetan parte hartzera eta "elkartasun internazionalista indartzen laguntzera animatu" nahi dituzte Askapenakoek, eta horretarako, zabalik dute brigadetan izena emateko epea. Harremanetan jartzeko brigadak@askapena.eus helbi- dera idatzi dezake interesa duen orok.

Behin aurkezpena amaituta, hitzordua baliatu zuten Donbass: gerra Europaren bihotzean dokumentala ikusteko, haren zuzendari Ibai Trebiñok azalpenak eman ondoren. 

Erlazionatuak

35 urte internazionalismora bidean

Elena Marguello 2022 mar 25 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!