Ikusgai dago 'Oriotarrak Pizkunde garaian' hitzaldiaren bideoa

Karkara 2022ko api. 10a, 09:46

Martxoaren 30ean, Iosu Etxezarraga Historian doktoreak XVI. mendeko gizarte egitura izan zuen aztergai, Oriotarrak Pizkunde garaian: XVI. mendeko euskal kostaldeko gizartearen ikuspegi bat izenburu zuen hitzaldian. Errioa, gure nortasuna hitzaldi-sortaren bigarren saioa izan zen.

Errioa, gure nortasuna zikloaren barruan, hiru hitzaldi eskainiko ditu Orioko Udalak apirilean eta maiatzean.

 

  • Apirilak 27, asteazkena: Ontzigintza Orion. XVI. mendetik XX. mendera hitzaldia, Lourdes Odriozola Oiarbide Historian doktorearen eta Jesus Mari Perona Lertxundi ontzioletan adituaren eskutik.
  • Maiatzak 11, asteazkena: Sargazoetatik Orioraino: aingiraren bidaia miresgarria hitzaldia, Esti Diaz Silvestre Biologian doktore eta AZTIko ikertzailearen eskutik.
  • Maiatzak 25, asteazkena: Orioko natur ondarea: ezkutuko altxorrak, agerian hitzaldia, Arturo Elosegi Irurtia EHUko Ekologia katedradun eta Herrio natur taldeko kidearen eskutik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!