Gaur da larunbateko herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Aitziber Arzallus 2022ko api. 27a, 12:08

Erraustegia sortzen ari den kutsaduraren ikerketa herrikoia babesteko helburuarekin, bazkaria, kontzertuak eta beste hainbat jarduera izango dira larunbatean gaztetxean, Irriparra Berreskuratu! taldeak antolatuta, eta gaur da bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna. Kolon Txikin eskuratu daitezke horiek, hamabost euro ordainduta. 12 urtetik beherako haurrentzat, berriz, bazkariak bost euro balioko du. Hau da menua: patata minak saltsarekin, babarrunak azarekin, bizkotxoa, kafea eta kopa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!