Harrera beroa egin diote Libe Arruabanerrari Anibarko Portuan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 10a, 09:35

2022ko European Open txapelketa irabazi du Espainiako Selekzioarekin Libe Arruabarrena oriotarrak, eta balentria aitortzeko ongietorri beroa egin diote bart auzoan. Suediako Gothenburg hiritik itzuleran, txalo zaparradapean jaso zuten herritarrek, eta bertsoa ere abestu zioten. 

Hauxe da abestu zioten bertsoa:

Libe Arruabarrena
Earra dominiarena
Hartu Anibar Portuko
Zorion omena.
Aupa hori da kemena
Segi izaten zarena
Gozatu degu konpartituaz
Zure garaipena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!