Libe Arruabarrena omendu du udalak gaur, hondartzako eskubaloi txapelketaren amaieran

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 17a, 16:44
Libe Arruabarrena, gaur eguerdian, udal ordezkariekin (Argazkia: Sergio Cubero).

Eskubaloi jokalari gazteak lore sorta eta koadro bat jaso ditu hondartzan egin dioten aitortzan. Uztailean European Open 2022 txapelketa irabazi berri du Orio Eragin taldeko jokalariak, eta horregatik omendu dute gaur bere herrian.

Euskadiko Hondartzako Eskubaloi Txapelketa jokatu da atzo eta gaur Antilla hondartzan, eta txapelketaren amaiera aprobetxatu du Orioko Udalak Libe Arruabarrena eskubaloi jokalari gaztea omentzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!