Laugarren geratu da Orio Orialki Eusko Label ligako estropadan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 30a, 20:23

Donostiarra traineruak eskuratu du Getxoko Ikurriña Eusko Label ligan, eta hark baino 26 segundo beranduago amaitu ditu lanak Orioko traineruak. 

Getxoko (Bizkaia) uretan jokatu dituzte gaur Eusko Label ligako estropadak, eta laugarren postuan sailkatu da Orio Orialki. Ohorezko txandan atera dira mirotzak, eta Donostiarra txapelduna baino 26 segundo beranduago helmugaratu dira (19:51.62 denboran amaitu dute estropada irabazleek). Biharko estropadan ere ohorezko txandan ariko dira oriotarrak, beraz. 

Puntu banaketa berriaren ondotik, honela dago Eusko Label ligako sailkapena:

1 MATRIX HONDARRIBIA 99
2 AMENABAR DONOSTIARRA UR KIROLAK 100 98
3 BERMEO URDAIBAI 93
4 ORIO ORIALKI 87
5 KAIKU BEREZ GALANTA 60
6 GETARIA 53
7 ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA 53
8 CR CABO DA CRUZ 35
9 ITSASOKO AMA-SOTERA 33
10 LEKITTARRA ELECNOR 32
11 ONDARROA CIKAUTXO 30
12 CLUB DE REMO DE ARES 28

 

Hurrengo neurketa bihar izango dute maila goreneko arraunlariek, Lekeition (Bizkaia). Euskotren ligako estropada 11:40ean hasiko da, eta jarraian Eusko Label ligako arraunlariak uretaratuko dira. 

Orio B, zortzigarren

Camargon izan ziren atzo KAE 1 ligako traineruak ere. Orio Orialki lehen txandan aritu zen, eta azkarrena izan zen helmugara iristen. Estropadako sailkapenean, zortzigarren izan ziren oriotarrak. 

Hemen ikus daitezke atzoko estropadako denborak. Sailkapen orokorrean, Orio Orialki hamaikagarren da, 27 punturekin. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!