Giro ezin hobea Zarauzko Estropadetako bigarren jardunaldian

Aritz Mutiozabal 2022ko abu. 21a, 15:30

Euskotren eta Eusko Label ligetako Zarauzko Estropadetako bigarren jardunaldi erabakigarria jokatu dute gaur eguerdian. Ohiko moduan, klub bateko zein besteko zaletuak bertan izan dira, nor bere koloreko elastikoarekin, beraien animorik irmoenak helarazten itsas pasealekutik.

Orio Orialkiko neskak nagusitasunez aritu dira, eta bandera berri bat erdietsiz amaitu dute liga. Gizonezkoetan, berriz, lehia bizia aurreikusten zen, atzoko estropadaren ondoren, hiru segundoren baitan zegoelako bandera, Urdaibai, Hondarribia eta Orioren artean. Azkenean, bizkaitarrek eraman dute bandera, baina gaurko jardunadia Ama Guadalupekoak irabazi du oso justugatik. Oriotarrak laugarren geratu dira, Donostiarraren atzetik.

Zarauzko bandera preziatua da arraun munduan. Berezia da traineru denboraldian. Izan ere, adituen esanetan, Kontxako Estropadarako test moduko bat izan ohi da. "Zarautzen ongi ibili ohi dena, Kontxan ere ongi ibiliko da". Hori esan ohi da, hala izango ote?

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!