Bihartik eskuragai egongo da 'Ezkutuan dagoena' olerki liburuaren bigarren edizioa

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 28a, 16:30

Marisa Arruabarrenaren olerki liburua bihartik erosgai egongo da Dakit argitaletxearen webgunean zein Orioko liburudendetan.

Marisa Arruabarrenak duela bi urte argitaratu zuen Ezkutuan dagoena olerki liburua, baita Orioko Kultur Etxean aurkeztu ere. Lehen edizio hartako ale guztiak salduta, bigarren aldiz argitaratu dute liburua orain, eta bihartik erosgai egongo da Dakit argitaletxearen webgunean zein Orioko liburudendetan.

Duela bi urte Maiatz argitaletxearekin kaleratu zuen liburua, baina, orain, bigarren edizioa ateratzea Dakit argitaletxearekin adostu du. Donostiako agerraldian, Arruabarrenak alboan izango zituen Fito Rodriguez eta Joseba Aurkenerena idazleak. Izan ere, ekitaldi berean Rodriguezek Enararen esanak liburua aurkeztuko du eta Aurkenerenak, Konfinamenduan ere konta-kontari. Donostiako agerraldia bideoan, lotura honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!