"Estatuko arraunlari onenak ikusteko aukera izango dugu asteburuan"

Andrea Zipitria - Gorka Eizagirre 2023ko ots. 28a, 14:20

Espainiako Ergometro Txapelketa hartuko du Oriok lehen aldiz asteburu honetan. Orio Arraunketa Elkarteak antolatuko du ekitaldia eta Iosu Esnaola presidentea elkarrizketatu du Erlo telebistak nondik norakoak ezagutzeko.

Asteburu historikoa izango da Orioko herriarentzat martxoko lehenengoa; izan ere, Espainiako Ergometro Txapelketa hartuko du lehen aldiz. Karela kiroldegian izango da lehia eta buru belarri dabil Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritza azken prestaketa lanekin, zeren eta 300 arraunlari inguru espero dituzte bertan.

Bada, hitzordu berezi horren atarian, besteak beste, txapelketa antolatzeko aukera nola sortu zen eta zer espero duten azaldu dio Erlo telebistari Iosu Esnaola Orio Arraunketa Elkarteko presidenteak.

Erlazionatuak

Orion jokatuko da Espainiako Arraun-Ergometro Txapelketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023 ots 14 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!