Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira atzo Orion gertatutako hilketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko mai. 17a, 06:46
Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra Orioko Arrantzale kaleko parkearen aurrean. (Arnaitz Rubio Aprea)

Gaur goizerako, gaia aztertzeko udal taldeak eta teknikariak bilerara deitu ditu Orioko Udalak. Bi pertsonak tiroz hil izanaren hipotesiak indarra hartu du, nahiz eta Segurtasun Sailak oraindik ez duen baieztatu.

Atzo arratsaldean Orion gertatutako hilketaren ikerketak irekita jarraitzen du, eta indarkeria matxista kasua izan zitekeela da gaur-gaurkoz hipotesi nagusia, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak oraindik baieztatu ez badu ere. Izan ere, hildako gizona eta emakumea bikotekide izandakoak ziren, baina etenda zuten harremana.

Gainera, gertaera jazo zenean, lekukoek azaldu zuten tiroz izan zela hilketa; aurrena bi pertsonetako batek bestea hil zuela, eta ondoren, bere buruaz beste egin zuela. Eta hain zuzen ere, hipotesi horrek berriz ere indarra hartu du, nahiz eta Ertzaintzak ez duen oraindik baieztatu.

Gaur goizerako, gaia aztertzeko larrialdi bilera deitu du Orioko Udalak udal taldeekin eta teknikariekin.

Egunean zehar, Segurtasun Sailak gaiaren inguruko informazio zehatzagoa ematea espero da, eta informazioa jaso ahala albistea osatuko du hedabide honek.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!