Sorospen zerbitzua ondo etorri da ekainaren lehen asteburuan

Onintza Lete Arrieta 2023ko eka. 3a, 14:00

Hondartza denboraldia hilaren 15ean abiatuko da Orion, Gipuzkoako kostaldeko herri gehienetan bezala, baina udalak erabaki du asteburu honetan eta hurrengoan ere sorospen zerbitzua eskaintzea. Eguraldi ederra lagun, 11:00etan bazen jendea hondartzan nahiz uretan.

Ekainak 3 ditu gaur, eta hondartza denboraldia hilaren 15era arte hasiko ez den arren, Orioko Udalak erabaki du asteburu honetan eta hurrengoan sorospen zerbitzua eskaintzea Antilla hondartzan, "herritarrek egindako eskaerari erantzunez".

Eguraldi ederra lagun, 11:00etan sorosleak azaldu direnerako bazen jendea hondartzan nahiz uretan, eta ondo etorri da sorospen zerbitzua martxan izatea.

Gainerako zerbitzuak, berriz, ekainaren 15etik aurrera egongo dira erabilgarri.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!