Uztailaren 23ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan botoa eman dezaketen herritarren zerrenda argitaratu du udalak

Andrea Zipitria 2023ko eka. 7a, 11:20

Hilaren 12ra arte izango da ikusgai zerrenda, udal bulegoetan. Bitarte horretan, edozein pertsonek aurkeztu dezake erreklamazioa.

Uztailaren 23an, igandearekin, egingo dira Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeak, eta Orioko Udalak herrian bizi diren hautesleen zerrenda ikusgai jarri du, herritarrek datuak zuzenak direla egiaztatzeko.

Zerrenda udal bulegoetan egongo da ikusgai, hilaren 12ra arte, eta herritarrek bertatik pasatzeko aukera izango dute, 8:30etik 14:30era.

Zerrendak ikusgai dauden bitartean, edozein pertsonak aurkeztu dezake erreklamazioa: zerrendatik baztertu dutelako, gaizki erregistratuta badago edo zerrendan sartu dutelako hala behar ez lukeenean.

Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa, eta NANaren, gidabaimenaren edo pasaportearen fotokopia eramatea beharrezkoa izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!