Gogoz hartu dute Orion tourreko karabana

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 3a, 14:24

Ikurrina eskuetan zutela jaso dute oriotarrek tourreko karabana. Aurreikusitakoa baino pixka bat beranduago pasatu da, baina opari ugari eskuratu ahal izan dituzte bertaratu diren herritarrek.

Ikurrinak eskuetan, oriotarrak kalera atera dira tourreko karabanari ongietorria egitera. 13:32ean zegoen aurreikusita zita, baina pixka bat beranduago pasatu da karabana deigarria Oriotik. Dena den, merezi izan du itxaroteak, askotariko opariak banatu baitituzte bertaratu diren herritarren artean; tartean, biserak, arkatzak eta boligrafoak, gozokiak eta edariak. 

Txirrindulariak 15:20an sartuko dira Orioko herrigunera, eta dagoeneko hainbat zale Orioko Bentarako bidean dira haien esperoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!