Lehia estuaren ondoren irabazi du Bera Berak Eragin Torneoko partida nagusia

Andrea Zipitria 2023ko abu. 13a, 14:30

Txapelketako partida nagusian elkarren aurka aritu dira gaur Donostiako Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria taldeak. Lehia estua izan da, eta partidako hainbat unetan bat edo bi puntuko tartea eduki duten arren, donostiarrek gogor eutsi diote; etxekoen alde 24-21 geratu da markagailua.

Eragin Torneoa jokatu da asteburu honetan Karelan. Gaur eguerdian izan da txapelketako partida nagusia. Donostiako Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria taldeen arteko norgehiagoka ikusteko aukera izan dute bertaratu diren herritarrek. Partida ikusgarria izan da, lehia estuak zirrara punttua jarri baitio partidari.

Partidako hainbat unetan bat eta bi puntuko aldea besterik ez da izan markagailuan, baina azkenean, Donostiako Bera bera taldeak gogor eutsi dio eta garaipena lortu du. Etxekoen alde, 24-21 amaitu da partida.

Gran Canaria taldearekin jokatu du Maria Zaldua oriotarrak. Berezia izan da eskubaloi jokalariarentzat, etxean jokatzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!