Estreinako diskoaren lehen aurrerapen kantua aurkeztu du Ithaka taldeak

Onintza Lete Arrieta 2023ko urr. 22a, 08:30

Kristalezko du izena kantuak, eta aste honetan zabaldu dute sareetan. Biluzten diskoaren aurrerapen abestia da; hain justu, azaro amaieran ikusiko du argia taldearen aurreneko diskoak.

Ithaka musika taldeak laster kaleratuko du bere aurreneko diskoa –azaro amaieran–, eta disko horren lehen aurrerapen kantua aste honetan zabaldu du sareetan. Kristalezko du izena abestiak, eta diskoaren izenaren berri ere eman dute: Biluzten.

Abestiaren grabaketa, nahasketa eta masterra ETEN Espazio Sonoroan egin dute Urtzi Izarekin, eta bideoko protagonista Iker Larrañaga dela zehaztu dute.

Bi urteko ibilbidea du taldeak, eta maketa bat ere badute, 2021ean ateratako kantuen errekopilazioa.

Iaz, berriz, Gaztea Maketa Lehiaketako GazteBizHitza saria eskuratu zuten musikari gazteek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!