Intza Unanuek bere lehen diskoko aurreneko singlea kaleratu du

Mireia Galarza Bastida 2023ko urr. 28a, 15:00

Kalean da dagoeneko Utzidazu arnasten abestia eta bideoklipa. Plataforma guztietan dago entzungai, baina disko osoa entzuteko azaroaren 23ra arte itxaron beharko dute musikazaleek. 

Intza Unanue abeslariak orain dela bi aste eskaini zuen Aheri bere lehen diskoko estreineko kontzertua Aian. 15 egun geroago, diskoko lehen singlea kaleratu du musikari oriotarrak, Utzidazu arnasten, hain zuzen ere.

Plataforma digital guztietan entzungai dago dagoeneko, baina disko osoa entzuteko azaroaren 23ra arte itxaron beharko dute musikazaleek. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!