Herritarren babesean egin du Salatxo abesbatzak bere 30. urteurreneko kontzertua

Mireia Galarza Bastida 2023ko aza. 25a, 16:00

Asteazkenean bete zituen abesbatzak 30 urte, eta horren bueltan, kontzertua eskaini dute bertako kideek plazan, 13:00etan hasita. 

30 urte bete zituen Orioko Salatxo abesbatzak asteazkenean, Santa Zezilia egunarekin batera. Hori ospatzeko, kontzertua eskaini dute gaurkoan plazan, 13:00etan hasita. 

Eguraldi kaskarrak ez du baldintzatu emanaldia, eta asko izan dira bertara gerturatu diren herritarrak. Abesbatzako kideek ere gustura jardun dute hainbat eta hainbat abesti kantatzen. Horretaz gain, herriko beste hainbat musikarik eta dantzarik ere osatu dute gaurko emankizuna.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!