San Nikolas jaiak 2023

Bideoa: txupinazioak eman die hasiera jaiei

Julen Imaz 2023ko abe. 6a, 11:55

Atzo 20:00etan puntuan jaurti zuten San Nikolas festei hasiera emateko txupinazioa udaletxeko balkoitik, eta Anuska Esnal alkateak hartu zuen hitza, aurtengo omenduei hitz politak eskaintzeko, eta baita gogoan izateko ere arrazoi batengatik edo besteagatik jaiez gozatzerik izango ez duten guztiak. 

Pello eta Nikolasa erraldoien eta buruhandien kalejirarekin hasi ziren atzo sanikolasak, eta ondoren, udaletxeko balkoitik botatako txupinazoak eman zien hasiera ofiziala. Herriko ekitaldi eta jaietan otorduak prestatzen boluntario aritzen den kuadrilla arduratu zen txupinazoa botatzeaz, eta txalo zaparrada jaso zuten herritarren partetik. Hain zuzen, horiexek omenduko ditu udalak gaur 18:00etan plazan.

IKUSI JAIETAKO EGITARAUA.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!