San Nikolas jaiak 2023

Boluntarioak fin aritu dira lanean, oriotarrek herri bazkariaz goza zezaten

Urtzi Oteiza eta Onintza Lete Arrieta 2023ko abe. 7a, 18:28

San Nikolas bigarrenez, 400 lagun inguru elkartu dira Karela kiroldegiko herri bazkarian, eta antolatzaile eta boluntarioekin hizketan aritu da hedabide hau, baita bazkaritara bertaratu diren lagun talde anitzetako kide batekin ere.

Familia eta lagun talde andana elkartu da gaur Karela kiroldegian San Nikolas jaietako herri bazkariaz gozatzeko. Bapo jan eta edateko gogotsu ziren batzuk, eguna lagunartean igarotzeko pozik, beste asko. 400 lagun ingururentzat prestatu dute bazkaria goizean hasita sukaldari boluntarioek, eta lan eta lan aurkitu ditu hedabide honek Koldo Arruti eta Jesus Makazaga, atzo bertan herritarren omenaldia jaso zuten boluntarioetako bi.

Mahaiak prestatzen eta janaria zerbitzatzen, berriz, gazte talde bat aritu da, eta haiekin ere hitz egin du Karkarak. Baita Iosu Lizarralde zinegotziarekin eta lagunekin bazkariaz gozatzera joan den herritar batekin ere.

Erlazionatuak

Jan-edana nagusi San Nikolas bigarrenean

Onintza Lete Arrieta 2023 abe 07 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!