23. Korrika

Korrika Kulturala antolatu dute Orion martxorako

Andrea Zipitria 2024ko urt. 28a, 11:00
Korrika Oriotik igarotzen.

Antzerkia, bertso-potea eta Korrika Txikia izango dira, besteak beste, martxoan zehar.

Martxoaren 14tik 24ra egingo da aurten 23. Korrika –Oriora martxoaren 19ko gauean iritsiko da– eta giroan murgiltzeko, Korrika Kulturala antolatu dute Orion martxorako. Hona hemen egitaraua:

  • Martxoak 15, ostirala: Xirika antzerki taldearen Zopa  antzezlana, 19:00etan, kultur etxean.

  • Martxoak 19, asteartea:

    • Bazkalondoan, Korrika Txikia, herrian barrena.

    • 19:00etan. Bertso-poteoa Eneritz Artetxe eta Iñaki Gurrutxagarekin, herrian barrena.

    • 20:30ean. Herriko Plazan pintxo jana.

    • Gauean. 23. Korrika Oriotik pasatuko da: 23:57an iritsiko da Aginagako Mapilera.

  • Martxoak 21, osteguna:
    • 11:15ean. Bizkarsoro dokumentalaren emanaldia, kultur etxean (DBH3koentzat).
    • 19:00etan. Bizkarsoro dokumentalaren emanaldia, kultur etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!