Zozketa

Manu Etxeberriaren liburua, irabazleen esku

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 5a, 10:01

Orioko Udalaren eskutik, Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJOOetan (1970-2000) liburuaren bi ale zozkatu zituen KARKARA.EUS atariak bere irakurleen artean. Andoni Garate eta Olatz Egia izan ziren irabazleak, eta dagoeneko jaso dute saria.

Euskal arraunlariek arraunketa olinpikoan egindako lana aitortzeko, Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJOOetan (1970-2000) liburua argitaratu zuen Manuel Etxeberria Sedano oriotarrak orain aste batzuk, udalaren babesarekin, eta hain zuzen, udalaren eskutik liburuaren bi ale zozkatu ditu KARKARA.EUSek bere irakurleen artean. Andoni Garate eta Olatz Egia izan ziren zozketaren irabazleak, eta dagoeneko jaso dute saria.

Liburua salgai dago herriko hainbat saltokitan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!