Erlo Guka Telebista bereizmen handian ikusi ahal izango da aurrerantzean

Erredakzioa 2023ko urr. 23a, 15:43

Programazioaren zati nagusia (zuzenekoak, erreportajeak, elkarrizketak eta albistegia) irudi eta soinu kalitate tekniko handienean ikus daitezke jada.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) bereizmen handian (HD) eskainiko du aurrerantzean Erlo Guka Telebista. Hori horrela, ikus-entzuleek irudi eta soinu kalitate tekniko handienean ikus dezakete jada barne produkzioaren zati nagusia: zuzenekoak, erreportajeak, elkarrizketak eta albistegia.

Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) bidez edo antenatik Erlo Guka Telebista HD kanalean ikusi nahi dutenek beharrezkoa izango dute katea sintonizatzea. Datozen hilabeteetan, Erlo Guka Telebistaren SD kanala ere (orain arteko kanala) HDarekin batera ikusi ahal izango da oraindik, baina asmoa da etorkizunean HD kanala bakarrik izatea indarrean.

UKTk bereizmen handiko katea sintonizatzera eta katea telebistaren mandoko aurreneko postuetan jartzera animatu nahi ditu ikus-entzuleak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!