Nagore Etxabe, Are taldea: "Hasita gaude lanean, eta oraingoz balorazio oso ona egiten dugu"

Gorka Eizagirre-Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 15a, 09:30

Are taldea aurkeztu zuten ostiral eguerdian Aiako, Getariako, Orioko eta Zarauzko eskola publikoetako zuzendariek hezkuntza komunitateko hainbat eragileren aurrean. Taldearen helburua elkarlanean sakontzea da, herri horietako ikasleek Lizardi institutuan bat egiten dutelako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiterakoan.

Ostiral eguerdian proiektu berritzailea aurkeztu zuten Zarauzko Lizardi institutuan: Are taldea. Aiako, Getariako, Orioko eta Zarauzko eskola publikoetako zuzendariak elkartu ziren bertan, ikastetxe horiek biltzen dituelako egitasmoak.

Izan ere, herri horietako eskola publikoetako ikasleek Lizardi institutuan bat egiten dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiterakoan, eta horregatik, elkarlanean sakondu nahi dute. Hori izango da taldearen helburua, eta Nagore Etxabe Getariako Iturzaeta eskolako zuzendariak eman zizkion xehetasunak hedabide honi aurkezpena hasi aurretik.

Irakurri hemen aurkezpenaren kronika.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!