Zozketa

Errigorako bi saski zozkatuko ditu Karkara Gukak bazkideen artean

Erredakzioa 2024ko mar. 13a, 13:04

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleen berri egunean bertan emango du Karkara Gukak.

Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute. Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak, eta kanpaina horrekin bat eginez, Karkara Gukak Errigoraren bi saski zozkatuko ditu bazkideen artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek  lotura honetan eman behar dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 30 da. Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazleak egun horretan bertan jakinaraziko ditu Karkara Gukak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!