'Do Re Ni' proiektuak boluntarioak behar ditu, ikerketa bat egiteko

Karkara 2019ko eka. 6a, 18:00

'Do Re Ni' egitasmoaren barruan, "musikak zahartze aktiboan duen eragina" aztertuko dute. Horretarako, 55 urtetik gorako 100 boluntario behar dituzte, eta bilera irekia antolatu dute Orion, proiektua eta azterketa azaltzeko.

Musika ardatz duen proiektua da Do Re Ni proiektua. Xabier Lizaso ikertzaile eta piano-jotzaileak jarri zuen martxan, eta musikaren bidez pertsonen "era guztietako gaitasunak" lantzea da helburua. Lizaso ikasleekin aritu da gehienbat, Zaraguetakoak barne; baina orain, beste adin bateko herritarrengana ere jo du, helduleku berriak sortuz.

Hala, "musikak zahartze aktiboan duen edo izan dezakeen eragina" aztertu nahi dute Do Re Ninparte hartzen duten hainbat kidek. Horretarako, 55 urtetik gorako 100 boluntario behar dituzte. Proiektua eta ikerketa azaltzeko bilera irekia antolatu dute Orion, eta hiru hizlari izango dira; Xabier Lizaso, Osakidetzako Jose Manuel Lopez eta BCBLko Nicola Molinaro.

Ekainaren 12an, asteazkena, jarri dute hitzordua, Orioko Kultur Etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!