2016an EAJk irabazi zituen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Aian eta Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 11a, 10:31

Hautesle-erroldaren arabera, Aian 1.505 herritarrek izango dute botoa emateko eskubidea, eta Orion 4.460 lagunek.

Igandean Eusko Legebiltzarrerako ordezkariak aukeratzeko hitzordua izango dute Aiako eta Orioko bizilagunek. Hautesle-erroldaren arabera, Aian 1.505 herritarrek  izango dute botoa emateko eskubidea, eta Orion 4.460 lagunek. Guztira, 1.718.323 herritar daude deituta igandean botoa ematera Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hala, Gipuzkoan hamalau hautagai zerrenda aurkeztu dituzte igandeko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako: EAJ, EH Bildu, PP-Ciudadanos, PSE-EE, Elkarrekin Podemos-IU, Pacma, Recortes Cero-Grupo Verde, Bidezko Mundurantz, Euskadiren Aldeko Libreak, Equo Berdeak, Aulki Zuriak, Vox, UCDE eta Alderdi Libertarioa.

2016ko irailaren 25ean egin ziren azken Eusko Legebiltzarrerako bozak. Orduan, Aian eta Orion boto gehien EAJk lortu zituen: 1.197 babes izan zituen Orion eta 479 Aian. Bigarren indarra, berriz, EH Bildu izan zen bi herrietan (917 boto Orion eta 362 Aian), eta Elkarrekin Podemos izan zen hirugarren bozkatuena. Alderdi morearen ondoren, PSE-EE izan zen laugarren indarra.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!