Ezohiko Santu Guztien eguna bada ere, lorez jantzi dira Aiako eta Orioko hilerriak

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2020ko aza. 1a, 12:25

Herritar asko herenegun eta atzo joan ziren beren familiakoei lore eskaintza egitera eta hilobiak apaintzera. Gaur, ordea, jende gutxi dabil Aiako eta Orioko hilerrietan.

COVID-19a dela eta, murrizketek eragina izan dute Santu Guztien Egunean ere. Normalean, jende pilaketak sortzen dira hilerrietan egun seinalatu honetan, eta udalek herritarrei eskatu zieten ahal den neurrian aurreratzeko hilerrira egingo dituzten bisitak, denak ez juntatzeko gaurko egunez. Gainera, Santu Guztien egunean Orioko hilerrian egin ohi den meza ere bertan behera utzi zuen elizak, elizkizun berezi horretan ezin direlako mantendu koronabirusarengandik babesteko distantziak.

Hala, aiarrek eta oriotarrei bete dute gomendatutakoa, eta jende gutxi dabil gaur hilerrietan. Asko herenegun eta atzo joan ziren beren familiakoei lore eskaintza egitera eta hilobiak apaintzera, eta gaur kolore biziz jantzita zeuden Aiako eta Orioko hilerriak.

 

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!