Osasun larrialdia indarrean da berriz, eta Labik arratsaldean du bilera neurri berriak zehazteko

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 3a, 09:47

Gauerditik larrialdi egoeran daude hirugarren aldiz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Iñigo Urkullu lehendakariak ezarri du, eta 16:30ean bilerara deitu du Labi. 

Eusko Jaurlaritzak atzo arratsaldean jakinarazi zuen Iñigo Urkullu lehendakariak atzo bertan ezarriko zuela larrialdi egoera Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako, eta gauerditik da indarrean. COVID-19aren inguruko datuek okerrera egin dute azken asteetan –Urola Kostako datuak ere ez dira onak– , eta horregatik hartu dute erabakia. Hirugarren aldia da osasun larrialdia ezartzen dutena hiru lurraldeetan.

Larrialdi egoera ezartzeaz gain, Labi bilerara deitu zuen Urkulluk gaur 16:30ean.  Pandemia kontrolatzeko neurriak ezartzen dituen batzordea da Labi.

Bestalde, Espainiako Auzitegi Gorenak baimena emana dio Jaurlaritzari 50 bezero baino gehiagoko jatetxeetan eta gaueko aisialdian osasun ziurtagiria eskatzeko, eta baimen hori ofiziala izateko zain da Jaurlaritza, neurria indarrean jartzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!