Banderak bedeinkatu dituzte festetako azken egunean

  kultura  Orio

Tabernarien laguntzarekin osatu dute San Nikolas jaien azken eguneko egitaraua. Eguerdian, usadio zaharra jarraituz, Orio AE-k irabazitako 160 bandera bedeinkatu dira. Hau Kontxako Bandera irabazten denean bakarrik egiten denez, azken hamar urteetan irabazitako bandera guztiak eraman dituzte estropalariek elizara. Jarraian, Karela kiroldegian bazkaldu dute arraunlari eta arraun-zaleek.


Gaur gauean emango zaio bukaera festa programari, Fan & Go taldearen kontzertuarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Kuadrillen txanda izan da gaurkoan

  kultura  Orio

Gaupaseroen argazkiarekin hasi da kuadrillen eguna, abenduaren 8a. Trikipoteoa egin dute eguerdian, eta herri bazkaria, elektrotxaranga eta askoz gehiago izango  dute gaur herriko kuadrillek, ez da festarako aitzakiarik faltako. Baina haiek ez dira izan protagonista bakarrak: LHko eta DBHko ikasleek 3x3 txapelketa izan dute Karelan eta plazan DJ Porruek umeentzako emanaldia egin du.

»» Ikusi argazki guztiak (81)

Haurrak dira protagonista San Nikolas bigarrenean

  kultura  Orio

Umeen eguna izan da gaur, abenduaren 7an. Herriko txikienek herriaren ardura hartu dute udalbatzarrean eta aurten jaiotako oriotarrei ongietorria egin zaie goizean. Puzgarrietan ere jolastu dira frontoian, eta erraldoi eta buruhandiekin kalejiran ibili dira.

»» Ikusi argazki guztiak (74)

Kirola, dantza eta musika San Nikolas egunean

  kultura  Orio

Hiru elementu horiek nagusitu dira San Nikolas eguneko egitarauan. Kamel Ziani krosa izan dugu goizean eta pilota jaialdia arratsaldean. Dantzari txikien txapelketa eta Aukeran dantza taldearen emanaldia izan dira plazan, dantzazaleen gozamenerako. Salatxo Abesbatzak elizan abestu du lehenbizi eta Zakilaneko aldapan, ondoren. Eguna borobiltzeko, 22:30ean bertso saioa izango da kiroldegian.

»» Ikusi argazki guztiak (84)

Hasi dira San Nikolas jaiak

  kultura  Orio

Beste edonork baino lehenago hasi dituzte festak herriko jubilatuek: hamaiketako ederra egin dute goizean Zaharren Babeslekuan. Gainontzekoek arratsaldean hasi dituzte sanikolasak, Pello eta Nikolasarekin. Mikel Amilibia omendu dute deiadarrean, eskubaloiko jubenil mailako munduko txapelketan lortu zuen zilarrezko dominagatik.

»» Ikusi argazki guztiak (31)

San Nikolas jaietako egitaraua

  gizartea  Orio

San Nikolas jaietako egitaraua

Abenduaren 5etik 9ra izango dira aurten sanikolasak; bost egunetako egitaraua antolatu du festa batzordeak hotzari aurre egiteko. Ostiralean banatu genuen etxez etxe Karkararekin batera, hau da jaietako programazio osoa:

Bertso-jaialdia antolatu dute San Nikolas egunerako

  Bertsoak  Orio

Bertso-jaialdia antolatu dute San Nikolas egunerako

Gaueko 22:30etatik aurrera, bertso-jaialdia izango da Karela kiroldegian. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Egoitz Eizagirre igoko dira oholtza gainera.

San Nikolas jaietako pilota jaialdia izango da abenduaren 6an

  kirola  Orio

San Nikolas jaietako pilota jaialdia izango da abenduaren 6an

Abenduaren 6an, San Nikolas egunean, pilota ikuskizuna izango da pilotalekuan. Eskuzko hiru partida jokatuko dira, 17:00etatik aurrera.

Kamel Ziani krosa antolatu dute lehenbizikoz, sanikolasetarako

  kirola  Orio

Kamel Ziani krosa antolatu dute lehenbizikoz, sanikolasetarako

Aurten sortu da haurren atletismo taldea, eta dagoeneko entrenatzen ari dira.

Abenduaren 9an bedeinkatuko dituzte arraunlariek irabazitako banderak

  kirola  Orio

Abenduaren 9an bedeinkatuko dituzte arraunlariek irabazitako banderak

Orioko taldeak Kontxako estropada edota Espainiako txapelketa irabazten duen urtean banderen bedeinkazioa egiten da.