Irudietan: Arraunlarien garaipen hirukoitza ospatu zuten errezibimentuan

Karkara 2019ko uzt. 8a, 08:39

Asteburu oparoa izan da Orioko arraunlarientzat. Elkarteko hiru taldeak garaipenarekin itzuli dira etxera.

Atzo historia egin zuten Orioko arraunlariek: aurrenekoz hiru traineruek batera bandera ekarri zuten etxera eta lehenengo elkartea da historian, egun berean Eusko Label eta Euskotren ligetan bandera irabazten. Larunbatean hiru traineruek beren estropadak irabazi zituzten, eta atzo, Galizian jokoan zen bandera eskuratu zuten maila goreneko bi taldeek.

Bart iluntzean merezitako errezibimendua egin zieten herritarrek arraunlariei. Plaza goraino bete zuten, hiru garaipenak txalotzeko eta ospatzeko. Arraunlariek jendaurrean banan banan banderak astindu ostean, hiru patroiek batera astindu zuten.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!