Do Re Ni ikerketarako test kognitibo eta psikiatrikoak egiten ari dira

IƱigo Gaiton 2020ko abu. 26a, 13:06

Ehun herritar baino gehiago pasako da gaur kultur etxetik, Xabier Lizasoren gidaritzapean.

Datorren astelehenean, abuztuak 31, Do Re Ni ikerketa abiatuko dute Arraunetxen. Hilabete iraungo duen ikerketa egiteko aurkeztu diren boluntarioak bi taldeetan banatuta daude. Batetik, kontrol taldeko lagunak; horiek, astelehenetik aurrera, arratsaldero elkartuko dira Do Re Ni-ko lan taldearekin, jarduera desberdinak egiteko. Bestetik, esperientzia taldean kokatu dituzte gainontzeko boluntarioak. Azken hauek ez dute hilabeteko programa beteko, eta programa bete dutenekin konparatzeko erabiliko dituzte ikerketan.

Bada, gaur, egun guztian zehar, kultur etxetik pasako dira talde bateko zein besteko herritarrak, test kognitibo eta psikiatrikoak egitera. Xabier Lizaso piano-jolea da proiektuaren arduradun nagusia, eta haren gidaritzapean ari dira testak egiten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!