Orioko neskek irabazi dute Edinor Bandera

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 11a, 12:11
Uztailaren 3ko irudi bat. (OAE)

Gaurko garaipenarekin, Euskotren ligako lidergoa lortu dute Orio Arraunketa Elkarteko neskek.

Zierbenan aritu dira gaurkoan Euskotren ligako taldeak. Edinor Bandera izan da jokoan, eta etxera ekarriko du aurtengoa Orio Arraunketa Elkarteak: hirugarren kaletik joanda eta 10:50,24 denbora eginda, Orioko neskek irabazi dute gaurko estropada. Urduritasuna izan da nagusi azken unera arte; izan ere, pare-parean joan dira Orio, Donostiarra eta Arraun Lagunak. Azkenerako, ia elkarrekin iritsi dira helmugara hiru taldeak, baina Orio izan da azkarrena. Dena den, segundo bakarreko aldea atera dio Donostiarrari, eta 4 segundokoa Arraun Lagunaki. Hondarribia, aldiz, Orio baino 11 segundo beranduago helmugaratu da.

Gaurko garaipenarekin 4 puntu eskuratuta, Euskotren ligako aurreneko postua lortu dute oriotarrek. 13 puntu dituzte oraingoz, eta puntu kopuru berdinarekin, bigarren postuan dago Arraun Lagunak. Donostiarra, aldiz, hirugarrena da 9 punturekin, eta laugarrena da Hondarribia, 5 punturekin. Momentuz, lehia dezente berdinduta dago Euskotren ligan.

Gaurkoan, taldekide guztien lanaz gain, Xanti Zabaleta entrenatzaileak eta Rafa Gonzalez de Txabarri prestatzaileak egiten duten lana ere azpimarratu du OAEk.

Atzo, uztailaren 10ean, Donostian izan zuten estropada emakumezkoen lehenengo ligako lau taldeek. Arraun lagunak izan zen garaile Kontxako uretan, eta bigarren egin zuen Oriok.

Estropadako sailkapena

3 ORIO ORIALKI 05:35     10:49,66 1
2 DONOSTIARRA LACTURALE 05:33     10:50,20 2
4 DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK 05:33     10:53,78 3
1 HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK 05:37     11:01,04 4

Sailkapen orokorra

1 ORIO ORIALKI 13
2 DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK 13
3 DONOSTIARRA LACTURALE 9
4 HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK 5

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!